XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II IRAKURGAIA.
Lege zarrean, zergatik zillegi zan Jainkoari galderak egitea eta zergatik egoki zan igarleek eta apaizek Jainkoaren
Orregatik, bearrezkoa zan Jainkoari galderak egitea eta Berak mintzatzea, itzez, ikuskizunez, ta agerpenez, irudipenez eta beste era askotara.
Erantzuten zun guzia, esaten zuna eta agertzen zuna gure sinismeneko misterioak ziralako.
Baño orain Kristoganako sinismena sendotua dago, eta Berri onaren legea, graziaren garai ontan zabaldua.
Beraz ez dago galdetu bearrik len bezela, ezta Ark itz egin bearrik ere.
Bere Itz bakarra dan Semea eman zigun ezkero, onen bitartez bein batean itz egin zigun eta ez dauka geigo zer esanik.
Ementxe dago Paulo doneak erbertarrei erakusten zienaren indarra, Moxen garaian Jainkoarekin jarduteko eratik aldegin eta Kristogana itzultzeko esaten zienean:
Itz oekin Apostoluak erakusten digu Jainkoak ainbeste gauza esan dizkigula bere Itzaren bidez ta beste ezeren bearrik ez dala gelditzen.
Lenago zatika igarleeri esaten ziena, guzia batean esan digu bere Semearen bidez.
Orregatik orain Jainkoagandik zeozer jakin nai lukenak, edo agerpen bat eskatzen dionak irain egiten diola esan genezake; Kristogana bere begiak itzultzen ez ditulako, edo Aretzaz gañera beste zer edo zer nai dulako.
Jainkoak onela erantzungo lioke: Auxe da atsegin zaidan nere Seme kutuna: entzuyozu.
Dana esan dizut nere Itzaren bitartez: itzul Arengana zure begiak; Argan, izan ere, esan dizkitzut gauza guziak eta agertu; gañera Arengan billatuko duzu nai duzun eta dezakezun baño geiago.
Izan ere Ni nere Gogo Deunarekin jetxi nintzan Beraren gañera Tabor mendian, ta esan nun:
Ez daukazu jakintza berrien billa ibilli bearrik; lenago itz egiten banun Kristo agintzeko zan; eta zer edo zer galdetzen ba-zidaten, galdera aiek Kristo eskatzeko ziran ta itxoiteko: Kristogan lortuko bait-zuten on guzia, apostolu ta